4. artikulua.— Proposamena eta hautaketa
3. Hautatua izan ahal izateko, betekizun hauek bete beharko dira:
c) Valentziako Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak jakitea.
13. artikulua.— Proposamena eta hautaketa
4. Síndic-ondoko gisa hautatua izan ahal izateko, betekizun hauek bete beharko dira:
c) Valentziako Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak jakitea.
19. artikulua.— Bazterketa-arriskuko edo kalteberatasun bereziko egoerak
1. Síndic de Greugesek lehenespeneko eta lehentasuneko arreta eskainiko die kasu jakin batzuei, zeinetan antzeman baitaiteke pertsonak edo kolektiboak egon daitezkeela bazterketa-arriskuan edo kalteberatasun bereziko egoeran; egoera horiek honako hauek izan ditzakete iturburu: pobrezia; marjinalitatea; genero-indarkeria; langabezia-aldi luzeak; oinarrizko baliabide edo zerbitzuetarako irispiderik eza; dibertsitate funtzionala; mendekotasuna; familia-mota; adina; gaixotasuna; arraza- edo etnia-jatorria; kultura; hizkuntza; erlijioa; sinesmenak; sexu-orientazioa; genero-identitatea edo -adierazpena; sexu-garapen askotariko edo ez-binarioa, edo Konstituzioaren 14. artikuluak aipatzen dituen tasun edo inguruabar pertsonal edo sozialetako edozein.
65. artikulua.— Lankidetza estatutuko instituzioekin eta Valentziako Generalitateko instituzioei atxikitako instituzioekin
Síndic de Greugesek behar diren lankidetza-harremanak izango ditu Kontu Auzitegiarekin, Kulturaren Valentziako Kontseiluarekin, Hizkuntzaren Valentziako Akademiarekin, Ekonomia eta Gizarte Batzordearekin, eta Aholku Batzorde Juridikoarekin, betiere Autonomia Estatutuaren 38. artikuluaren eta lege honen arabera esleitu zaizkion xedeak betetzeko. Sindikoa lankidetzan arituko da Iruzurra eta Ustelkeria Prebenitzeko Agentziarekin eta Valentziako Ikus-entzunezkoen Kontseiluarekin, bai eta, estatutuaren arabera, etorkizunean sor daitekeen beste edozein organismo eta instituziorekin ere.