[419]95. artikulua.— Diziplina-faltak
Honako arrazoi hauetako batengatik diskriminazioa dakarten jarduketak: arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa, sexu-identitatea, sexu-ezaugarriak, hizkuntza, iritzia, jaioterria edo bizilekua, sexua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial; bai eta jazarpena ere, haren arrazoia denean: sexua, arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, eta jazarpen morala eta sexuala.