Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.1.93. 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena


8.1.93. 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena[413]

I. TITULUA
Norbanakoaren lan-harremanak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

2. atala
Oinarrizko lan-eskubideak eta -betebeharrak

4. artikulua.— Lan-eskubideak

2. Lan-harremanetan, hauek dira langileen eskubideak:

[414]c) Eskubidea, zuzenean edo zeharka diskriminaziorik ez jasateko enplegurako ez eta enplegatu ondoren ere, betiere diskriminazioaren arrazoiak hauek direla: sexua, egoera zibila, adina —lege honek ezarritako mugen barruan—, arraza- edo etnia-jatorria, egoera soziala, erlijioa edo sinesmenak, ideia politikoak, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatu batera atxikita egotea edo ez egotea, bai eta hizkuntza ere Espainiako estatuaren barruan.

[…]

II. kapitulua
Lan-kontratuaren edukia

2. atala
Kontratuak dakartzan eskubideak eta betebeharrak

17. artikulua.— Diskriminaziorik ez, lan-harremanetan

[415]1. Deusezak eta eraginik gabeak izango dira bai erregelamendu bidezko manuak, bai hitzarmen kolektiboetako klausulak, bai banakako itunak, bai enpresaburuak bere kasa hartutako erabakiak, baldin eta horiek zuzeneko edota zeharkako diskriminazio kaltegarriak badakartzate adinagatik edo desgaitasunagatik enpleguan bezala ordainsarien, lanaldiaren eta laneko gainerako baldintzen arloan, edo zuzeneko edo zeharkako diskriminazio-egoerak badakartzate, betiere diskriminazio horien arrazoiak hauek direla: sexua, jatorria —arraza edo etnia barne—, egoera zibila, egoera soziala, erlijioa edo sinesmenak, ideia politikoak, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatuetara eta sindikatuetako akordioetara atxikita egotea edo ez egotea, enpresako beste pertsona batzuekiko edo enpresarekin lotutako pertsonekiko ahaidetasun-loturak, eta hizkuntza Espainiako estatuaren barruan.

[…]


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper