III. artikulua
2. Eraso-gerraren, arrazakeriaren eta apartheidaren aurkako borrokan, bai eta giza eskubideen gainerako urratzeen aurkako borrokan ere, zeinak, besteak beste, aurreiritzien eta ezjakintasunaren ondorio baitira, komunikabideek, herrien idealei, jomugei, kulturei eta eskakizunei buruzko informazioa zabalduz, lagundu egiten dute: ezjakintasuna eta herrien arteko ulertezintasuna ezabatzen; herrialde bateko herritarrak besteen eskakizun eta jomugez sentsibilizatzen; nazio guztien, herri guztien eta norbanako guztien eskubideak eta duintasuna errespetatzen, bereizketarik egin gabe arraza, sexu, hizkuntza, erlijio edo nazionalitateagatik; eta gizadia jotzen duten gaitz handiak nabarmenarazten, hala nola miseria, desnutrizioa eta gaixotasunak. Horrela eginez gero, estatuek politikarik egokienak prestatzea errazten dute nazioarteko tentsioak murrizteko eta nazioarteko desberdintasunak modu baketsuan eta ekitatiboan konpontzeko.