Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

EUSKALTZAINDIAREN ADIERAZPENA FRANTSES AKADEMIAK EGINDAKO ADIERAZPENA DELA ETA


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Euskararen estatusa
  • Gaia: Euskararen estatusa Frantziako Errepublikan eta Frantses Akademia
  • Testu-mota: Adierazpena
  • Testu-emailea: Euskaltzaindiaren Osoko bilkura
  • Testu-jasotzailea: Orokorra
  • Data: 2008--VI-27
  • Hizkuntza: eu
37.a
EUSKALTZAINDIAREN ADIERAZPENA FRANTSES AKADEMIAK EGINDAKO ADIERAZPENA DELA ETA

(Frantses Akademiak 2008/06/12an egindako adierazpena dela-eta)

Frantziako Konstituzioa aldatzeko xedea eztabaidatu da berrikitan Frantziako Parlamentuan. Kari horretara, proposamen bat egina izan da, Frantziako eskualde-hizkuntzei nolabaiteko ezagutza emateko, hizkuntza horiek Frantziako ondarearen parte direla Konstituzioan agerraraziz. Lehenik Diputatu Ganberak onartu du aldaketa proposamen hori; ondoren, haatik, Senatuak kenarazi du, gai horren inguruan gizartean eztabaida bizia sortzen zelarik. Frantses Akademia bereziki holako aldaketa baten aurka goraki mintzatu da, akademiakideek aho batez onartu adierazpen batean galdatzen zutelarik aldaketa proposamen hori ken zedin, Frantziako Konstituzioan hizkuntza horiei aipamen den mendrenik ez egiteko, edo ezagutza formalik ez emateko.

Testuinguru horretan, eta Konstituzioaren aldaketa oraino eztabaidatzen delarik, Euskaltzaindiak hauxe jakinarazten du:

1. Euskara euskaldunen hizkuntza da, ez baitezpada hizkuntza bakarra, aspaldi baita euskaldunek eleaniztasunaren beharraren eta haren onuren berri dakitela, bai ordea berezko hizkuntza. Mintzaira horren bidez izendatzen dugu geure burua, haren bidez, halaber, geure herria.

2. Horiek hola, euskara historikoki estatu eta administrazio eremu desberdinetan mintzatua izan da, eta ondorioz beti legezko egoera desberdinetan bizi izana da. Zuzenbide egoera desberdintasun horren gainetik, Euskaltzaindiak aspaldi jakinarazi du euskarari zor zaiola, mendez mende aspaldiko denboretan mintzatua izan den herrialde guztietan, legearen ezagutza eta geriza. Hain zuzen ere, 1994an, bere 75. urtemugakari, Biarritzen egin zuen adierazpenean galdatu zuen Frantziako estatuan ere euskarak izan zezan dagozkion hiru herrialde historikoetan koofizialtasuna (ikus adierazpena ondoko dokumentuan).

3. Egun, berriz ere, printzipio beretan finkaturik, biziro eskatzen dugu Frantziako estatuan ere euskarak izan dezan estatuaren legezko antolamenduan zor zaion ezagutza betea, nazioarteko tratatu guztietan, bereziki Europakoetan, eskatua den bezala.

4. Deitoratzen dugu, frantses mintzairaren kasuan legearen babesaren beharraz horren kezkatua den Frantses Akademia, hain bortizki eta itsuski, Frantziako beste hizkuntza anitzez ahulagoen kasuan Frantziako Konstituzioan aipamen sinboliko den gutieneko baten egitearen aurka altxatzea.

5. Euskaltzaindiak jakinarazten du gerturik dagoela, orain arte izan den bezala, herri agintari eta erakunde publiko guztiekin lan egiteko euskarak izan dezan ezagutza ofiziala Frantziako herrialde euskaldunetan.

Bilbon, 2008ko ekainaren 27an.

Euskera, 53, 2008, 1, 135-136.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper