Hitz-elkartean, bigarren osagaia kontsonantez hasten denean, ipur- formaren alde egiten da: ipurbeltz, ipurgarbitzaile, ipurmami, ipurmasail...; bokal-soinuz hasten bada, ipurt-: ipurtandi, ipurtargi, ipurtarin, ipurterre, ipurtondo... Salbuespenak ipurtzulo eta ipurtzuri dira, elkarketa fonetikoa tarteko. [EH]