Bi hitz dira. Ihes egin aditza da, eta erabilera-molde bat baino gehiago du: datiboarekin erabil daiteke (-ri: irakasleari ihes egin zion; ihesari eman zion), ablatiboarekin ere bai (-tik: arriskutik ihes egin du / -engandik: etsaiarengandik ihes egin du). Ihesi, berriz, adizlaguna da, eta zenbait erabilera-molde ditu: Etsaiaren ihesi dabil. Iparraldera ihesi. Etxetik ihesi zihoazenean. Ihesi joan gabe.
Ihesari eman. Hegoaldean, dio aditza da (Inor ohartu baino lehen ihesari eman zion) eta, Iparraldean, zaio (Harekin diren guztiak emanen zaizkio ihesari). [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: ihes egin (irakasleari ihes egin / lagunengandik ihesi / nire ihesi)”, Jagonet galde-erantzunak.