Esanahi berekoak dira bi egiturak, konparaziozkoak jatorrian, baina emendioa adierazteko ere erabiltzen dira (alegia, bai... bai... balio banakariko korrelazioaren parekoak izan daitezke). Eman diezagula behar dugun mantenua, hala arimakoa nola gorputzekoa. Oroit zaitez nire ahaideez, baita etsaiez ere, hala biziez nola hilez. Gurasoekin zu nola, zure umeak zurekin hala. Egin bedi zure nahia, nola zeruan hala lurrean. [EH]
EUSKALTZAINDIA (1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (427-428).
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (32-33).