Ez dira sinonimoak. Alderatu behar izanez gero, honela dira: hainbat = asko, hainbeste; eta zenbait = batzuk. [EH]
Beste zenbatzaile zehaztugabe ezagun batzuekin erkatuz gero, honela da gradazioa, askotik gutxira: asko/anitz (= makina bat, franko, ugari) → hainbat → zenbait / batzuk / gutxi batzuk / bat baino gehiago → gutxi.
Kasu-markak eranstean, batari zein besteari dagokion izena mugagabean jarri behar da: *Zenbait kideen iritzia (> Zenbait kideren iritzia). Hala ere, mugagabe horrek badu salbuespenik: nolakotasuna (hainbat adierako hitza, hainbat kilometroko auto-ilara) —34. araua— eta iraupena (hainbat urtean bizi izan nintzen Londresen) —110. araua— adierazten direnean. ;
Komunztadura singularrean nahiz pluralean egin dezakete: Zenbait/Hainbat emakumek hala ulertzen du/dute hori.
MUJIKA, Alfontso (2013). "Hainbat ez dira batzuk", 31 eskutik.