Hizkuntzaren malgutasunaren isla da gela hitzak har dezakeen hedadura zabala, eta zenbaitetan ez du adiera-arazorik eragiten. Nolanahi ere, doitasunez jokatu beharrra dagoenean, aukera egokiagoa da ikasgela (‘ikasteko erabiltzen den gela’: Gure eskolak 10 ikasgela ditu) edota ikastalde (‘ikasle-taldea’: Gure ikastaldeak irabazi du lehiaketa) erabiltzea gela hitzari (‘etxebizitza bat banatzen den zatietako bakoitza’) balio semantiko zabalegia eman baino. [EH]