Aditzaren era burutuaren (partizipioaren) eskuinean, biak erabiltzen dira, nahiz sarriago ageri den ezineko: Ahaztu ezineko jaialdiak. Mugatu ezineko handinahikeria. / Gainditu ezinezko tirabirak.
Baina gainerako izenlagun-funtzioetan, ezinezko erabiltzen da: Ezinezko gauza da hori. Ezinezko ametsak. Ezinezkoa iruditzen zait. Ezinezko gauzetan saiatu. [EH]