Izenondo hau ez da singularrean erabiltzen, elkar osagaiari euskal gramatikak ez diolako uzten halakorik. Lerro elkarzutak. [EH]
Elkarzut eta perpendikular hitzak sinonimoak dira, eta biak onartzen ditu Euskaltzaindiak. Geometriako —eta, oro har, zientzia eta teknologiako— lanetan, perpendikular hitza lehenetsi ohi da; hau da, nazioarteko kultura-erroz osaturiko terminoak erabili ohi dira, estilo-hobespen gisa.
ETXEBARRIA, Jose Ramon (2011). Zientzia eta Teknikako Euskara Arautzeko Gomendioak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (78).
SARASOLA, Ibon (1997). Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania (64).