Matematikan, problema ebazten denean, soluzioa lortzen da. Hau da, ebazpena emaitza lortzeko prozesua da, eta emaitza soluzioa da.
Baina fisikaren eta kimikaren esparruan soluzio bakarrik da egokia —eta disoluzio sinonimoa— ‘substantzia baten molekulak beste substantzia batean barreiatzea; barreiatze horretatik sortzen den nahastura homogeneoa adierazteko’. Gatz-soluzioak. [EH; Matematikako Oinarrizko Lexikoa]