Adizki horiek eta gisakoak ez dira forma batuak (Euskal Aditz Batua, 39. or. (http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/6833.pdf)). Tarteko -i- hori sobran dute (bikoizturik dago, alegia), hasieran ageri baita NORI pertsona-morfemaren aurretik jartzen den -i- hori (di-). Honela dira horiek: diezadakete, diezazkidakezu... Berdin gertatzen da subjuntiboko hauekin: *diezaidaten, *diezaizkidaten... (> diezadaten, diezazkidaten); eta aginterazko hauekin: *iezaidazu, *iezaizkiguzu (> iezadazu, iezazkiguzu).
NORI pertsona 3. pertsona denean —hari/haiei denean, alegia— zuzenak dira; orduan, bikoizturik ageri da -i- hori: diezaioket, diezaiogun, iezaiezu...