Mat. marka darama Euskaltzaindiaren Hiztegian; beraz, ez da beti egokia erdarazko (es) multiplicar / (fr) multiplier aditzen ordain gisa. Testuinguruaren arabera, honako beste hauek egokiagoak izan litezke: ugaldu, areagotu, ugaritu, askotu, aniztu, eginahalak egin... Diru-sarrerak biderkatu egin zitzaizkien oso denbora laburrean (handitu, gehitu, ugaldu). *Saguak aise biderkatzen dira (ugaldu). *Zerbitzaria biderkatu egiten zen bezero guztien nahia asetzeko (eginahalak egin, saiatu). [EH]
BERRIA (2006). Estilo-liburua. Donostia: Berria (205).
EHUko Euskara Institutua (2012). "Biderkatu", Kalkoen Behatokia.