Erdarazko recuperar/récupérer aditzen ordaina ez da beti berreskuratu. Egokia da ‘galdu zena berriz eskuratu’ esan nahi denean. Aginpidea berreskuratu. Galdutako euskalduntasuna berreskuratu. Baina beste adiera hauetan, egokiagoak dira, esaterako, lehengoratu(ingurua lehengoratu), indarberritu (muskulua indarberritu), oneratu (egoera oneratu), etab. [EH]
Gehiago ikasteko
BERRIA (2006), Estilo-liburua. Donostia: Berria.
EHUko Euskara Institutua (2012). “Berreskuratu/lehengoratu”, Kalkoen Behatokia. http://www.ehu.es/ehg/kalkoak/.