Azalpenak eskatzeko erabiltzen den galde-esapidea da, beti bera bakarrik; ez du beste elementurik onartzen inguruan:
—Patxiku, ez (al) dakizu zer pasatzen den? —Zer, ba(da)?
Desegokia da zergatik edo gisako beste galde-hitz (zerta(ra)ko, zer dela eta...) baten egitekoan, bai galdera zuzenean, bai zehar-galderan, bai kausa adieraztean: *—Ze ba egin duzu hori? (> —Zergatik egin duzu hori?). *Ez dakit ze ba etorri den hain goiz (> Ez dakit zergatik etorri den hain goiz). *Hori egin dut ze ba amak esan dit (> Hori egin dut (zeren) amak esan baitit/didalako). *—Zergatik jo duzu? —Ze ba baloia kendu dit... ( > (...) baloia kendu didalako).
EUSKALTZAINDIA (2005). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI (EGLU VI). Bilbo: Euskaltzaindia (169).