Utzi aditzak, ‘ez eragoztea’ adierazten duenean, du/dio aditz-erregimenak onartzen ditu. Utz nazazu, zure bularrean burua pausa dezadan. Eta ez gaitzazula utz tentaldian erortzen. / Besotik heltzen utziko didazu? Ez zion inori laguntzen utzi.
Konplementazioko aditz-izena, bestalde, bai -t(z)en bai -t(z)era moldeetara taxutu dezake. Mintzatzen uzten dio Inaziok. Mintzatzera uzten du Inaziok. Ez zion inori laguntzen utzi. Itotzera utzi zuen etsaia. [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: utzi (azaltzen/azaltzera utzi)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Aditzaren jokabidea: utzi (sartzen/sartzea utzi didate / ez naute utzi sartzera / *ez naute utzi sartzen/sartzea)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Aditzaren jokabidea: bakean utzi (du/dio), berdin izan (dio/da/zaio)”, Jagonet galde-erantzunak.
EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "Utzi", Ehulkuren aholku guztiak.