Triangelu eta hiruki (hala dagokion adieran) hitzak sinonimoak dira, eta biak onartzen ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak. [EH]
Geometriako eta, oro har, zientzia eta teknologiako lanetan, triangelu hitza lehenetsi ohi da; hau da, nazioarteko kultura-erroz osaturiko terminoak erabili ohi dira, estilo-hobespen gisa. Triangelu baten angeluen batura 180 gradu da.
ETXEBARRIA, Jose Ramon (2011). Zientzia eta Teknikako Euskara Arautzeko Gomendioak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (78).