Euskaltzaindiaren Hiztegiak, batasunerako, -st- aldaeraren alde egin du, -rtz- aldaerari Lap. eta Naf. markak ezarri baitizkio. Hala, beste, bost, ostadar, ostegun, ostiral... formak dira euskara estandarrekoak, bertze, bortz, ortzadar, ortzegun, ortzirale eta gisakoen aurretik. [EH]