Adiera bat baino gehiago du sakatu aditzak. ‘Zerbaiten gainean indarra edo presioa egin‘ adieran, du/dio erregimenak onartzen ditu. Sagarrak sakatu dolarean. Botoia/Botoiari sakatu. Sakatu pedala/pedalari. Honako hiru molde hauek ere, esaterako, zuzenak dira: sakatu hemen, sakatu hau eta sakatu honi. [EH]