Loturik idazten dira bigarren osagaia -orde izena duten elkarteak: ahalorde, ahizpaorde, aitaorde, alabaorde, alkateorde, nagusiorde, ileorde, sailburuorde...; baita lehen osagaiak lau silaba edo gehiago baditu ere: zuzendariorde, errektoreorde, idazkariorde, lehendakariorde, diputatuorde nagusi (*diputatu nagusiorde)... Begi-orde (g. er., ‘betaurrekoak’) da salbuespena. [25. araua; EH]