Partikula honen ezaugarriak zabal ageri dira Euskaltzaindiaren Hiztegian. [EH]
Bi xehetasun esatea komeni da ohi izan aditz-perifrasiari buruz:
HURRENKERA. Ezezko esaldietan, <ez + ohi + laguntzailea/trinkoa> da hurrenkera erabiliena: Jainkoa ez ohi da unatzen. Zeren halakoek ez ohi dute erraten ongirik. Askoz gutxiago dira tradizioan ohi laguntzailearen atzetik emandako adibideak, aleren batzuk badiren arren: Pertsona indartsuei ez zaie hori gertatu ohi.
ASPEKTUA. Bi moldeak dira onartzekoak: etorri ohi da eta etortzen ohi da. Burutua (etorri) da nagusi Hegoaldeko tradizioan (Ingelesa erabili ohi da tratuan), eta burutugabea (etortzen) Iparraldekoan (Etortzen ohi da), nahiz eta han ere aditz burutuaren egitura ari den nagusitzen.
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: ohi partikula + aditza (etorri ohi da / etortzen ohi da)”, Jagonet galde-erantzunak.
—(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (424-425).
—(1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II (EGLU II). Bilbo: Euskaltzaindia (462-464).