Sinonimoak dira [EH]. Erabileran, hala ere, esparruaren arabera, bada alderik: munduko estatuen izen ofizial osoak izendatzeko, erresuma darabil Euskaltzaindiak [38. araua]: Erresuma Batua, Bahraingo Erresuma, Belgikako Erresuma...; ikasliburuek, animalien edo landareen munduaz ari direnean, erreinuren aldeko hautua egiten dute sarrien; erlijio-kontuetan, zeruetako erreinua erabili izan da tradizioan...