Biak euskarazko izenak dira, baina Euskaltzaindiak erabaki zuen Bilbo dela hiriaren arauzko euskal izena [145. araua, «Bizkaiko herri izendegia»], eta halaxe ageri da Euskal Onomastikaren Datutegian ere (EODA), http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika.
Aposiziozko egituran, bi aukerak dira zuzenak: Bilboko hiria eta Bilbo hiria.
Euskaltzaindiak Bilbo erabaki izana zertan oinarritu zen jakiteko, ikus Euskera aldizkaria (1983-1 alea, 125.-129. or.). 145. arauaren ohar batean zera dio: “Bilbo da euskal izen arautua. Bilbao erdaraz gorde den euskal izen zaharra da”.
EUSKALTZAINDIA. “Toponimia: Bilbo/Bilbao, Areatza/*Arenala”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Toponimia: Kordoba, A Coruña / La Coruña, Viana, Goizueta...”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Toponimia: udalerria/hiria (Bakio udalerria, Bakioko udalerria; Bilbo hiria, Bilboko hiria)”, Jagonet galde-erantzunak.