Esanahi bertsua dute —enfasi-indarra gorabehera— eta biak zuzenak dira; biak erabili izan dira literaturan, orain bertan gehiagotan ageri bada ere. Ipar-ekialdean, orai(n) berean forman erabiltzen da. Oraintxe bertan azalduko da hemen Santa Kruz. Uzten zaitut etxerat joatera orain berean.
Ezezkoetan ere biak —orain/oraintxe— dira zuzenak, eta baiezkoetan bezala, molde markatugabea erabili izan da gehiago. Orain ez zuen sentitzen lehen besteko gogoa. [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Denbora adieraztea: orain bertan / oraintxe bertan”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Denbora adieraztea: oraintxe/orain (oraintxe/orain ez daukat hori ikusteko gogorik)”, Jagonet galde-erantzunak.