Bi erregimen ditu, biak egokiak adiera guztietan. Dio (Heg.): Mikeli lagundu diote. Etxera lagunduko dizut. Lanean lagundu zion; eta du (Ipar.): Mikel lagundu dute. Etxera lagunduko zaitut. Lanean lagundu zuen. Euskalkien araberako dio/du erregimen bikoitzak aditz hauetan ere ageri dira: abisatu, bakean utzi, deitu, entzun, ohartarazi, sinetsi eta abarretan. Bi moldeak (dio/du) ongi egonik ere, ez da komeni testu berean modu nahasian erabiltzea. [EH; 39. araua]