Esanahi ezberdineko adizlagunak dira. Harrezkero (ez harez gero): ‘Aipatu den une edo denboraz gero’ (sinonimoak ditu orduz gero, ordu ezkero, ordutik). Gure gizona plaza-gizon egin zaigu, eta harrezkero bakea zer den ez dakigu. Maitearen oroitzapenak alaitu omen zion harrezkero bizia. Honezkero (ez honez gero): ‘Hitz egiten den unerako’ (Dagokion aditzak adierazten duena gertatu uste dela jakinarazten du). Goazen arin, honezkero estropada hasiko zen eta. Gure Antonek ere, honezkero, hirurogeita bosten bat izango ditu. Honezkero hurrean behar luke. [EH; 26. araua]