Elizgizon, itsasgizon, legegizon, letra-gizon, plazagizon eta gisakoak (eta baita gizonki bera ere!) generoz markaturiko hitzak dira, eta ez dira egokiak emakumezkoak izendatzeko. Hori kontuan izanda, hauek dira aukerak gizon zein emakumeak izendatzeko: legelari (#legegizon), bulegari (bulegogizon), eliztar (#elizgizon)... [EH]
Hitz elkartu baten bigarren osagaia denean, loturik idazten da [25. araua]: legegizon, elizgizon, itsasgizon, basagizon, plazagizon...; baina badira zenbait salbuespen (bereiz zein marratxoz idatzirik): gerra(-)gizon), herri(-)gizon, letra(-)gizon eta mendi(-)gizon. ;