140. arauan daude jasota. Izenak kontsultatzeko biderik eroso eta lasterrena Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegira (EODA) jotzea da: http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika.
Gipuzkoako herri-izen batzuek —bostek, hain juxtu— artikulua dute bukaeran (-a): Azkoitia, Azpeitia, Bidania, Hondarribia eta Olaberria; a bukaera duten beste guztiek a itsatsia edo berezkoa dute . Eskualde hauek ere artikulua (-a) dute: Debarroa, Debabarrena, Debagoiena, Oiartzualdea eta Tolosaldea.
Artikuludunak izen arruntak bezala moldatzen dira kasu-marka hartzean. Esaterako, Hondarribiko, Hondarribitik, Hondarribira eta abar esan behar da (*Hondarribiako, *Hondarribiatik, *Hondarribiara); eta Debabarreneko, Debabarrenetik, Debabarrenera eta abar (*Debabarrenako, *Debabarrenatik, *Debabarrenara).
; ;