Euskaltzaindiak ez du berariazko araurik eman gertaera historikoen idazkerari buruz. Esate baterako, ez du esan gertaera hauek nola idatzi behar diren euskara estandarrean: Maginot Lerroa, Marshall Plana, Gerra Punikoak, Cádizko Konstituzioa, Trentoko Kontzilioa, Golkoko Gerra... (Dena dela, zeharka bada ere, badira gomendio batzuk 178. arauan («Kanpoko leku-izenei dagozkien herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko irizpideak»)).
Berariazko erabakirik ezean, hortaz, egoki da Hezkuntza Sailak ikasmaterialetarako duen EIMAren estilo-liburuko Onomastika liburukiari jarraitzea, zeinean, Euskaltzaindiaren irizpide berberekin eta gomendio modura, ehunka gertaera historikoren euskal izenak ageri diren. Interneten, honako gune honetan kontsultatu daitezke: (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf).