Euro hitzaren erabileran hauek dira forma hobetsiak: txanponak eurotan, txanponak euro(-)zentimotan, euro bat eta 5 zentimo, 10 euro(-)zentimo, 20 zentimo, 2 eurokoa (*eurotakoa), 5 eurokoa, 10 eurokoa, 50 eurokoa, 2 euro(-)zentimokoa, 2 zentimokoa, 5 zentimoko txanpona, 5 euro(-)zentimoko txanpona, 5 euroko billetea, 50 euroko billetea... Salneurria eurotan (*euroetan) adierazita dago.
Galderak egitean: Zenbatean? (ez *zenbatetan) edo Zenbat euroan? (Zuzena da Zenbat eurotan? ere).
Erantzunak ematean: 3 euroan dago ardoa, 100 eurora igo da salneurria, 500 eurotik gorako diru-sarrerak izan ditu... (Zuzenak dira 3 eurotan, 100 eurotara eta 500 eurotatik gora ere —arestiko Zenbat eurotan? bezala—, baina Hegoaldeko literatura-tradizioko erabileran, -ta- gabekoak dira nagusi).
Txanponak: 1 euro (ahoz, euro bat esan), 2 euro, 1 [euro(-)]zentimo (ahoz, [euro]zentimo bat esan), 2 [euro(-)]zentimo, 5 [euro(-)]zentimo, 10 euro(-)zentimo...
Billeteak: 5 euroko (*eurotako) billetea, 10 euroko billetea... Zenbateko billetea? (34. arauaren arabera]
Txekeak:
. Eta beste hauek: ;
EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: euroa”, Jagonet galde-erantzunak.
—(2001). “EURO-A DELA ETA” (Gramatika batzordearen irizpena).