Sarritan, ‘egindako lana’ bezalako egiturak ekintza burutuak soilik direla pentsatzen da, baina, gehienetan hala bada ere, ez da hala beti. Testuingurua hartu behar da kontuan interpretaziorako. Adibidez: ‘Gauez egindako lanak ez dira onak izaten’ bezalako perpaus batean ez dago ekintza buruturik, adizki jokatu gabe horren formak —egindako— besterik iradokitzen badu ere. Perpaus horren parafrasia honako hau da: Gauez egiten diren lanak ez dira onak izaten.
Gogora dezagun, bestalde, Hegoaldean -tako/-iko moldeez eraturiko egitura jokatugabeak, Iparraldean, partizipio hutsez eratzen direla: Gauaz egin (egindako, eginiko) lanak ez dira onak izaten. Ez dut maite zuk ekarri (ekarritako, ekarririko) oparia.
EUSKALTZAINDIA (2011). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII (EGLU VII). Bilbo: Euskaltzaindia (385-388).
— “Aditzaren jokabidea: partizipioa (egindako lana / egin lana)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Erlatiboa: -tako (penizilina asmatutako gizona)”, Jagonet galde-erantzunak.