Bihurkari- eta elkarkari-moldeetan kalkoak egiten dira maiz. ?Ondo eramaten gara (> Ondo moldatzen gara (elkarrekin)) . Kalko desegokia da, orobat, izen hitzarekin doanean. ?Nautilus izena daraman itsaspekoa (> Nautilus izeneko itsaspekoa).
Egokiak dira, noski, modu inpertsonalean emaniko era honetako esaldiak: Ardiak azokara kamioietan eramaten dira.