IDAZKERA. Hitzaren hasieran bokal soinua duten zenbatzaile zehaztuak h letraz idazten dira (hiru, hamar...); ehun salbuespena da, tartekaturik baitu. Kasu-atzizkia lotzean, kontsonantez amaitzen denez, -(e)tik lotura behar du: 100etik gora (*100dik gora). [7. araua]
AHOSKERA. Ahoskera zainduan: ehun bi silabatan eman behar da [e.(h)un], ez bakarrean [*eun]. Eta idatzi bezala —letren arabera, alegia— ahoskatzen da: 102 [e.(h)un eta bi]. Hizkera zaindugabe edo lagunartekoan egokia da, jakina, honela ahoskatzea: 101 [e(h)undabat], 102 [e(h)undabi], etab. ;
EUSKALTZAINDIA (1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (89-90).
ALBERDI, Andres (2014). Ahoskera, Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (19, 29).