Bizkai-Gipuzkoetan

Bizkai-Gipuzkoetan

Ez da ohikoa izaten izen bereziak modu horretara juntatzea, baina zuzenak dira eta baliokideak honako hiru hauek eta antzeko moduak: Bizkaiko eta Arabako bertsolariak (horixe da molde normal eta erabiliena) / Bizkai eta Arabako bertsolariak / Bizkai-Arabetako bertsolariak (*Bizkaia eta Arabako; *Bizkaia-Arabetako).

Adibide gehiago: Bizkai-Gipuzkoetako burdingintza galduan gelditu zen 1650 ondoan. Gipuzkoa-Nafarroetako aditza. Bilbo-Donostietako burgesak ez ziren jauntxoak. Espainia-Frantzietako eskualdeen izenak. Azpeiti-Azkoitietako bertsolariak (*Azpeitia-Azkoitietako). Garbi ikusten denez, -a artikulua duten izenek (Bizkaia, Azpeitia) artikulua galdu egin behar dute molde laburtuetan: Bizkai eta Arabako bertsolariak (*Bizkaia eta Arabako) / Bizkai-Arabetako bertsolariak (*Bizkaia-Arabetako). ( izen berezi artikuludunak eta a itsatsidunak)

 

Euskaltzaindiak arautu gabeko kontua izanik ere, zilegi dira izen arruntez osatuak ere: 1909ko apiril-maiatzetan, 1910eko urri-azaroetako eguraldia (*apirila-maiatzetan, *urria-azaroetako), bizkaitar-gipuzkoarrentzat, gaur-biharretan...

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (ZALBIDE, Mikel) (1992). Hitz elkartuen osaera eta idazkera». Bilbo: Euskaltzaindia.

— “Hitz elkartuak: osaera (Bizkai-Gipuzkoetako, apiril-maiatzetan, ekain-uztailetarako)”, Jagonet galde-erantzunak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper