3. pertsonari dagokionean berezko izenlaguna erabiltzen den bezala (Gizakiaren berezko argia. Landareen berezko hazkundea), sistemaren ikuspuntutik, bidezkoa da neurezko, geurezko, zeurezko ere esatea (Bertsolariek bezala, etorria neurezkoa dut nik. Geurezko genituen eskubideak, ez ziren [...] etxeko hizkuntzaren alde erabiliak izan) .
Goikoen modu berean, egoista eta egoismo hitz mailegatu egokien parekoak diren sinonimoak osa daitezke euskaraz berekoi formaren moldean —-koi atzizkiarekin
—, pertsona bakoitzari egokituta:
EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: berezko, geurezko, neurezko ”, Jagonet galde-erantzunak.