Bi hitz dira. Berezi izenondoa da, eta ‘bere motakoen artean, besteak ez bezalakoa, berealdikoa’ adierazten du. Dohain berezia zuen etorkizuna asmatzeko. Aipamen berezia merezi dute. Bilera berezia egingo dugu arazoa konpontzeko.
Bereizi, berriz, aditza da. Proposamenaren alde onak eta txarrak bereizi zituen batzordeko kideak. Bi sailetan bereizia eta banatua. [EH]
Aditza den aldetik, partizipioa da, eta izenondo moduan ager daiteke, esanahi honekin: ‘bestearekin/besteekin nahasita ez dagoena; bestearekin/besteekin batera ez dagoena’. Adibidez: Paseatzeko ordu bereiziak antolatu beharra izan zuen zuzendariak. Lan horretarako batzorde bereizia osatu dute. Egia da beste batek ere baduela bere leku bereizia Baigorriko elizan.