Aditz-erregimen ugariko aditza da, eta egokiak dira, esaterako, honako aditz-erregimen hauek denak: Berdin da/zait/du/dit nola egiten duzun. [EH]
Konplementazioari dagokionez, osagarri, bai aditz-partizipioa, bai aditz-izena eta bai bestelako forma batzuk ere erabiltzen dira. Honako bi molde hauek, esaterako, egokiak dira: Berdin zait iparrera edo hegora joan (aditz-partizipioa) / Berdin zait iparrera edo hegora joatea (aditz-izena).
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: bakean utzi (du/dio), berdin izan (dio/da/zaio)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Aditzaren jokabidea: berdin izan (jolastu/jolastea)”, Jagonet galde-erantzunak.