Beldur izan aditz-esapidearen erabilera ohikoa eta nagusia beldur naiz motakoa da, baina ezin esan daiteke beldurra dut/daukat aukerak gaizki daudenik, ogia dut/daukat bezalakoen parekoa den heinean, eta tradizioan ere badutelako testigantzarik. Ez ziren heriotzaren beldur. Zure beldur da: beldurra dizu. Egokiak dira beste aldaera hauek ere: beldurrak hilik egon; beldurrez / beldurrak akabatzen / beldurrak airean egon... [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: beldur (beldur izan / beldurra ukan / beldurrak egon)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Aditzaren jokabidea: beldur izan (zeren beldur izan)”, Jagonet galde-erantzunak.