Baldin (eta) partikula baldintzazko aurrizkiaren indargarria da. Beraz, baldin geure buruaz kontu onik eman nahi badugu (...). Komeni baldin bada, bai. Baldin eta berriz joaten bagara bi horien kontra plazara. [EH]
Parentesi artean ageri da eta, hautazkoa dela adierazteko. Ez honetan bakarrik, baizik eta era guztietako gramatika-hitzetan aurki daiteke eta, bere emendiozko balioa galdurik, indartzaile modura: juntagailu, lokailu, menderagailu eta abarretan; esate baterako: harik (eta), nahiz (eta), baizik (eta), edota, zeren (eta)...
EUSKALTZAINDIA (1987-2005). Orotariko Euskal Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia.
—(2005). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI (EGLU VI). Bilbo: Euskaltzaindia (22).
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (66).