Euskara mintzatuan aldakortasun handiko hotsak dira b, d eta g letrak. ;
Aldakortasun hori idatzian ere islatzen da. Hala, hitz konposatu zahar batzuek bereganaturik daukate aldaera fonetikoa: hizpide, hiztun...; berrietan, ordea, araua ez da hain zorrotza: gatzdun, bihotz-gogor... Horren isla dira latinetiko maileguetako ahostunen eta ahoskabeen arteko zalantzak, denak ere Euskaltzaindiaren Hiztegiak ebatziak dagoeneko: bekatu/pekatu, bake/pake, dorre/torre, gitarra/kitarra, gutizia/kutizia... Horietan, euskara baturako, hitz-hasierako ahostunen —b-, d-, g-— aldeko aukera egin da normalean. [EH]
SALABURU, Pello, KINTANA, Xabier (1984). Euskara hobean hobe. Bilbo: UPV/EHU (17).