Esapide osoak erabili behar dira: atzeko alde, aurreko alde, barruko alde, gaineko alde, azpiko alde, goiko alde, beheko alde, kanpoko alde, etab., edota forma atzizkidun jatorrak: atzealde, aurrealde, barrualde, gainalde, azpialde, goialde, behealde, kanpoalde, etab. Aurrekalde, atzekalde, barrukalde... ez dira forma arautuak.
Horrek ez du esan nahi, horretarako tradizio mintzatua dagoenean, atzeko alde, aurreko alde formak aurrekalde eta atzekalde ebakitzea gaitzesten denik. [3 eta 25. arauak]