92. eta 99. arauetan daude jasota zerrendan emanik. Izenak kontsultatzeko biderik eroso eta lasterrena Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegira (EODA) jotzea da: http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika.
Zuberoan, herri hauek dira artikuludunak (-a): Onizepea, Ospitalepea eta Sarrikotapea; eta eskualde hauek: Basabürüa eta Pettarra. Beraz, Onizepetik, Onizepera..., Basabürütik, Basabürüra... eta abar dira moldeak (ez *Onizepeatik, *Onizepeara..., *Basabürüatik, *Basabürüara...).