zer/zenbat/zenbateko/zenbaten... galdetzaileak neurriekin (*zein)

zer/zenbat/zenbateko/zenbaten... galdetzaileak neurriekin (*zein)

Neurriekin, ZER eta ZENBAT(EKO) galdetzaileak erabiltzen dira. ZEIN galdetzailea desegokia da halakoetan ( zer/zein):

*Zein distantzia dago Baionatik Bilbora? (> Zer distantzia dago Baionatik Bilbora? / Zer/Zenbat bide dago Baionatik Bilbora?).

*Zein pisu du zaku bakoitzak? (> Zer pisu du zaku bakoitzak?).

*Zein adin du mutikoak? (> Zer adin du mutikoak?).

Zenbat da karratu horren azalera? / Zenbateko azalera du karratu horrek?

Zenbat da zabal(ean) eraikina? / Zenbateko zabalera du eraikinak?

Zenbat da karratu horren azalera, alde bakoitzak bi metro baditu? / Zenbateko azalera du karratu horrek, alde bakoitza 2 m-koa badu?

—Zer alde / —Zenbaten aldea atera dio bigarrenari? —Bi segundoren aldea atera dio. ( alde (-en aldea / -ko aldea))

 

Kostuaz ari garela, galdera bi modutan egiten da: Zenbat balio du liburuak? eta Zer balio du liburuak? Erantzuna: Liburuak 23 euro balio du. ( balio izan). Kopurua mugagabea denean, ergatiboa behar du: Zenbat balio du hiru litro urek? (*Zenbat balio du hiru litro urak? *Zenbat balio du hiru litrok ur?).

Beste molde hauek ere egokiak dira, jakina, kostuez ari garenean:

—Zenbat da aurrekontua? —Aurrekontua 1.000 € da/dira. Mila euroren aurrekontua.

—Zenbatean erosi duzu hori? ( zenbat galdetzailea)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Kuantifikazioa adieraztea: zenbat/zenbateko/zenbaten (zenbat da azalera / zenbateko azalera du)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Kuantifikazioa adieraztea: zenbat (zenbat balio du kilo bat mahatsek? / *zenbat balio du kilo batek mahats?)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Kuantifikazioa adieraztea: litro (komunztadura: hiru litro urek / *hiru litro urak)”, Jagonet galde-erantzunak.

ZUBIMENDI, Joxe Ramon (2004). Ortotipografia. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (43).

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (96-97).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper