Kontzeptu ezberdinak dira.
- Zenbaki: ‘multzo batek dauzkan unitateen adierazpena edo ikurra’. Adibideak: Zenbaki arruntak, osoak, arrazionalak eta irrazionalak. 3 zenbakia. Zenbaki baten logaritmoa. Zenbaki atomikoa. Jakin aldizkariaren azken zenbakian.
- Kopuru: ‘zenbaki jakin batek ezaugarritzen duen multzoa (edo multzo bat zehazten duen neurria)’; zenbateko eta kantitate izan ditzake sinonimo (→ kantitate ≠ kopuru). Adibideak: Lau mila gizon, kopuruan emakumeak eta haurrak sartu gabe. Hiru milioiko kopurua egiten zuten. Hiri bateko biztanleen kopurua. Diru-kopuru handia. [EH]
Erdararen interferentziaz, sarri egiten dira kalko semantiko badaezpadakoak: *Digitu bakarreko zenbakia lortzeko egin behar den biderketa-zenbakiari deritzo persistentzia (> Digitu bakarreko zenbakia lortzeko egin behar den biderketa-kopuruari deritzo persistentzia).