Bukaerako -a hori artikulua du. Beraz, Vatikanotik, Vatikanora... behar du (*Vatikanoatik...) . Haren aldaerak dira Vatikano Hiria (-a) eta Vatikano Hiriko Estatua (-a), eta horiek ere artikulua dute bukaerako -a hori. Gisa berekoak dira Done Petri Vatikanokoa (-a) (eliza), Vatikanoko II. Kontzilioa (-a), etab. ere. Sinonimoa du Egoitza Santua (-a) izena. Herritarra: vatikanoar.