tituluak eta kidekoak

tituluak eta kidekoak

199. arauak (EBO (IV). Letra larriak eta xeheak) zedarritzen du erabilera.

&bnsp;

Letra xehez idazten dira pertsonaren izenaren ondotik jartzen diren tituluak (kondea, bizkondea, printzea, erregina, dukea, markesa, ministroa, errektorea, zuzendaria, kontseilaria, alkatea, presidentea, euskaltzaina, katedraduna, doktorea, andrea, maisua, andereñoa...): Mikel goiaingerua, Filipe II.a Orléansko dukea, Karlos IV.a Vianako printzea, Karmele andrea, Itziar andereñoa... ( letra xehea (minuskula) noiz)

Bestelakoa da honako hauen kasua: Alberto Handia, Frederiko Bizargorria, Walter Landerra eta gisakoena. Horiena ez da titulu-kontua, eta ez dago aposiziorik; izengoitia den izenondoa da laguntzailea.

Orobat dira xehez idaztekoak izenaren aurrean jartzen diren kristau-erlijioko eta erdaretako tituluak:

- aita Patxi Altuna, ama Teresa, anaia Frantzisko, arreba/ahizpa Klara, frai Luis Villasante, on Jose Maria Arizmendiarrieta.

- sir Winston Churchill, lady Diana Spencer, lord Byron, sor Luisa Miserikordiakoa, don Pedro, doña Elvira, madame Lefebvre, frau Schmitz, herr Müller.

Letra larriz idazten dira izenaren aurretik joan ohi diren hauek:

Santu eta santekin doazenak: Done Eztebe, San Frantzisko, Santa Katalina... ( San, Santu, Santi, Done... / san, santu, done...; letra larria (maiuskula) noiz)

Ezinbestekoa ez den arren, zahar-kutsuko testuetan edo testuinguru historikoetan modu markatu gisa ematen diren On, Musde, Murde eta Mosen tituluak: On Manuel Lekuona, On Kixote, Murde Etxepare, Musde Haritxabalet, Mosen Bernat Etxepare.

 

Gehiago jakiteko

ZENBAITEN ARTEAN (2005). Onomastika. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (29).

MUJIKA, Alfontso (2008). Letra larriak erabiltzeko irizpideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (78).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper