Euskara idatzirako, -rantz kasu-atzizkia aukeratu da (mendirantz). Euskalkietan eta ahozko jardunean bestelako aldaera batzuk ere erabiltzen dira: mendirantzat, mendiratz, mendiranz, mendialat, mendirontz, mendiruntz, mendirutz, etab. Egokiak izan litezke horiek testuinguru jakinetan, baina ez dira gomendagarriak euskara estandarrerako.
Deklinabide batua 1979an onartu zuen Euskaltzaindiak, ohar eta deklinabide-ereduekin (Euskera, XXIV, 1979, 633-657. or.). Besteak beste, EGLU-I liburuxkan (eranskinean, 77. or. eta hur.) ere jasota daude. Eranskinetan dago (59. or.).
EUSKALTZAINDIA (2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (475).