Bi hitz dira. Orbaina ebaki edo zauri batek, osatu ondoren, larruazalean uzten duen seinalea da. Basurde batek egin zidan zauriaren orbaina erakutsiko dizuet. Orbanek, berriz, bi adiera ditu: 1 Zerbaiten gainaldeko gune zikina edo bestelako koloreko zati txikia; mantxa, alegia. Odol-orbanak. 2 Larruazalean eta kidekoetan, bestelako koloreko zati txikia; orina nahiz izpila, alegia. Betiriri azala orbanez eta ubelunez bete zitzaion.
Beraz, haietatik eratorritako aditzek esanahi desberdina dute; orbaindu: zauri sendatuan orbaina eratu. Zauri eta gaitz guztiak bat-batean orbaindu zitzaizkion; orbandu: orbanak egin, orbanez zikindu. Eskuak odolez orbandurik. Orbandu duenak ate hau, berak pintatu dezala. [EH] [OEH]